XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) ez dio bizia urrikalmenduz salbatu: deus probetxurik atera gabe hiltzeko orde, baliagarri zaion modu batean hil du.
Beraz, inola ez du irabazi indarrari datxekion eskurik haren gainean, aitzitik, haien arteko gerla egoerak badirau aurrean bezala; areago dena, haien arteko erlazioa honen ondorioa da, eta gerlako zuzenbidearen baliatzeak deusetan ez du bake hitzarmenik suposatzen.
Hitz hartu dute, bai hala da: baina konbentzio horrek ez dio gerla egoerari amaiera eman, aitzitik, badirauela suposatzen du.
Horrela, gauzei nondik ere nahi baita behaturik ere, esklaboen egiteko eskubidea indargabea da, ez bakarrik deslegitimo delako, baina absurdu eta adierarik gabekoa delako ere.
Hitz horiek,
Izan dadin gizon batek gizon bati errana, edo gizon batek populu bati, ondoko elestaldi hau beti berdin zentzugabekoa izanen da:
V Nola beti ere hatsarreko hitzarmen batera itzuli beharra den
Orain artino makurretsi dudan guztia onartzen banu ere, despotismoaren aldekoek ez lukete horretarik probetxu handirik aterako.
Jende multzo handi baten menderatzea eta gizarte baten kudeatzea, bi gauza arras desberdinak izanen baitira beti.
Gizon barreiatu batzuk, nahi bezainbat izanik ere, batabestearen ondotik beste baten peko emanak direlarik, ez dakusat deus ere nagusi bat eta esklabo batzuk baizik.
Ez dut populu bat bere buruzagiarekin ikusten; jende metaketa da, nahi bada, ez jende elkarte bat; ez da horretan ez herri oneziarik, (...).